Blick ins Buch
Krokodilo txikia, Jirafa altua eta neurri kontuak
Nicht lieferbarKostenloser Versand
Über das Buch
Istorio honetako protagonistak maiteminduen bikote ezohikoa da, eta bizikidetzan sortuko zaizkien zailtasunak adimen-zorroztasun eta umore pittin batekin gaindituko dituzte. Izan ere, zentimetro gutxi batzuetako aldea erraz gaindi daiteke maitasunak ematen duen indarrarekin. Gainditu beharreko lehenengo probetako bat izango da bientzako etxe bat aurkitzea, erosoa eta bien beharretara egokitua. Irtenbidea, neurrira egitea?"Krokodilo txikia maitemindu da" lanaren ondotik, Krokodilo eta Jirafari buruzko bildumaren bigarren alea da hau. Bilduma osatzen dute "Krokodil und Giraffe: ein richtig echtes Liebespaar "?laster argitaratuko da euskaraz? eta "Krokodil und Giraffe: eine ganz normale Familie" lanek.Daniela Kuloten lanek arrakasta handia izaten dute haurren artean eta badituzte zenbait ezaugarri, hala nola pertsonaien aukeraketa ?animalia gizatiartuak izan ohi dira?, ilustrazioen aberastasun kromatikoa eta bere liburuetan agertzen diren gaiak. Izan ere, bere kontakizunen azpian irakurle gazteen prestakuntzarako mezu oso baliagarriak aurkitzen ditugu. Hala, gaur egungo alegia hau tolerantziaz, besteekiko errespetuaz eta desberdintasunak onartzeaz mintzo zaigu.
ISBN9788491721130
VerlagPamiela argitaletxea
Erscheinungsdatum30.06.19
Seitenzahl32
FormatTaschenbuch
SpracheBaskisch
Preis24.50 €
Lesen ist schöner mit der READO App.
Bücher entdecken, tracken, gemeinsam lesen.




Bibliothek
Behalte den Überblick
